Finantza barrutia

Finantza barrutia edo negozio gunea (ingelesez Central business district) munduko hiri handienetan normalean erdigunean egon ohi den finantza, merkataritza eta negozio gune nagusia da. Gehienetan gune hauek hirien erdigunean egoten dira eta zoruaren prezio altua dela eta etxe orratz ugari altxatzen dira.

Dena den, finantza barrutiak hirien kanpoaldean ere altxa daitezke, hiri horren betiko itxura ez aldatzeko, horren adibide Parisen dagoen La Défense finantza barrutia. Honen arabera, bi finantza barruti mota daude, berez hiri baten erdigunean higiezinen prezio garestiak direla eta sortzen dena, eta planifikaturiko hirigintza plan baten bidez eraikitakoa.


Developed by StudentB